Bas(h)oan kontzertua eskainiko dute apirilaren 6an Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko api. 4a, 06:45
Achiarytarrek eta Joseba Irazoki beratarrak propasaren bitxia bezain transgresorea dakarte.

Ortziralean, 22:00etan Kultur Etxean joko dute Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary musikariek

Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary musikarien Bas(h)oan diska aurkezteko kontzertua eginen dute apirilaren 6an, ortziralean, 22:00etan Kultur Etxean (sarrera 10 euro). Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana plazaratu dute diska honetan.

 

Proposamen bitxia bezain ezberdina eta transgresorea dakarte hiru musikari handi hauek (Beñat Achiary, Joseba Irazoki, Julen Achiary) Herri tradizioa, ikuspegi unibertsala, eta garaikidetasuna dira lan honen ezaugarri nagusiak. Bakoitzak bere munduan nortasun handiko musikariak izanda, hiruak elkartuta sekulako trasmisio ahala lortzen dute.

Robbie Basho (1940-1986) aspaldiko gitar jolearen kantuak garai berrietara modu esanguratsuan bertsionatuta eta egokituta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun