Toki Ona Institutuaren 50. urteurrenaren harira bigarren mahai-ingurua egin dute

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 27a, 15:08

1987 eta 2007 urteen artean aritutakoak bildu dira Beralandetan 

Toki Ona institutuaren 50 urteurrenaren harira, joan den ortziralean egin zuten garai bateko ikasle eta irakasleekin egitekoak dituzten mahai-inguruetan artean bigarrena. Hain zuzen, 1987 eta 2007 urteen artean ikasitakoak bildu ziren. Lehenbizikoan baino jende guttiago izan zen baina, halere, giro polita sortu zen. Tere Bereau, Laura Igantzi, Mari Tere Pagola, Anjel Urtxegi, Gorka Arretxea, Jaione Andueza, Andoni Lasaga eta Egoitz Telletxea aritu ziren hizlari. Era berean, erakusketa zabalik izanen da Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun