Martxoaren 16an, ortziralean 18:00etatik aitzinera Beralandetan mahai-ingurua eginen dute 1967-1987 ikasturteetako ikasle ohiekin. Zehazki, Manolo Taberna, Juan Migel Almandoz, Ramonita Lanz, Belen Arribillaga, Juan Carlos Pikabea, Ramoni Olaziregi, Arantxa Arregi eta Antoni Rodriguez ‘Ttarratto’ ariko dira solasean.
Martxoaren 23an, mahai-ingurua 1987-2007 ikasturteetako ikasle ohiekin eginen dute, leku eta ordu berean eta apirilaren 13an, 2007 eta 2017 urte arteko ikasturteetako ikasle ohien txanda izanen da.
Apirilaren 20an, Toki Onako historia eta istorioak solasaldia izanen da Beralandetan, irakasle eta langileen eskutik. Beralandetan 18:00etan izanen dute hitzordua.
Apirilaren 27an ospakizun ofiziala eginen dute ikastetxean, 12:00etan.
Egun nagusia maiatzaren 19an
Egun nagusia eta ospakizunen bukaera maiatzaren 19an eginen dute. Ate Irekien jardunaldia izanen dute eta erakusketa irekiko dute ikastetxean. 11:00etan pilota partida jokatuko dute Eztegara frontoian Jon Olaizola eta Beñat Mitxelena ikasle ohiek. 14:00etan bazkaria izanen dute Ricxardo Barojako frontoian. Txartelak apirilean jarriko dituzte salgai Bortzirietan: Igantziko estankoan, Arantzako Pabloenea ostatuan, Etxalarko Elutsa ostatuan, Lesakako Izarra okindegian eta Berako Errekalde ostatuan eta Toki Ona institutuan.