Martxoaren 23an, 1987 eta 2007 urte artekoak
Bertzalde, ortzirale honetan, martxoak 23, bertze mahai ingurua eginen da, 1987 eta 2007 bitartean ikasitako ikasle-ohiena. Berriz ere 18:00etan izanen dute hitzordua Beralandetan. Tere Bereau, Laura Igantzi, Mari Tere Pagol, Anjel Urtxegi, Gorka Arretxea, Jaione Andueza, Andoni Lasaga eta Egoitz Telletxea izanen dira hizlari.
Aldi berean, erakusketa zabalik izanen da Kultur Etxean.