Itzel konpainiaren ‘Bizimiñak’ antzezlana ikusgai izanen da martxoaren 18an Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mar. 15a, 07:02

Igandean 18:00etan Kultur Etxean

Itzel antzerki taldeak Bizimiñak antzezlana tauralatuko du martxoaren 18an, igandean 18:00etan Kultur Etxean.  Sarrera 5 euro kostako da eta aitzinetik salgai daude Agara prentsan.

 

Sinopsia

Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa, nahigabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da. Baina zergatik gara multzo bateko edo bertzeko? Zergatik aukeratu beharra? Eta inongo ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea?

Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan,…. Mina, gorrotoa, itsutasuna,…. Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak ireki nahi ditugu, entzun, ikusi,…..

Kultur esparru ezberdinetaz baliaturik, mina eta haren bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu.

Mina denok baitugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat bertzerik ez gure historia guk kontatzeko beharra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun