Euskaraldia ekimenaren inguruko solasaldia eskainiko du Kike Amonarrizek martxoaren 9an Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mar. 7a, 06:53
Kike Amonarrizek eskainiko du solasaldia.

Ortziralean, 19:00etatik aitzinera Beralandetan

Martxoaren 9an, ortziralearekin, 19:00etatik aitzinera, Berako Beralandetan, Kike Amonarrizek Euskaraldiaren inguruko hitzaldia eskainiko du, ‘Bortziriak euskaldunak nahi dituzu? Eginen dugu?’ goiburupean. 

 

Izan ere, aurten Euskal Herrian herritarrak akitibatzeko, ahalduntzeko eta euskararen erabileran eragiteko ekimen garrantzitsuena izanen baita Euskaraldia, herri ekimenaren eta instituzioen arteko elkarlanean oinarrituko dena. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bat egin du egitasmoarekin eta Kike Amonarrizen solasaldia ehenbiziko urratsa izanen da Bortzirietan Euskaraldia abiatzeko. Euskara mankomunitatetik diotenez, «animatu nahi zaituztegu bertaratzera, Kikeren jarduna beti suertatzen baita pizgarri».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun