Harrera goxoa egin diote Ioseba Iturbideri

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 23a, 16:16

Ioseba Iturbide, guraso eta lagunak ondoan dituela.

Atzo, otsailaren 23an, Auzitegi Nazionalean eginiko deklarazioaren ondotik, epaiketara bitarte aske utzi zuten Ioseba Iturbide lesakarra. Gaur atera da, irribarrea ahoan hartu du hurbildu direnek eginiko harrera goxoa.

Iturbideren kontrako proba bakarra, galdeketan torturatu zutela salatu zuen Mattin Sarasolaren deklarazioa da, eta horren harira, azpimarragarria da otsailaren 13an, Estrasburgok espainiar estatua kondenatu zuela, Sarasola eta Porturi egindako galdeketetan “tratu gizagabea eta umiliagarria” emateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun