Ioseba Iturbide lesakarra aske utzi dute epaiketaren esperoan

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 23a, 07:24

Joseba Iturbide lesakarra.

Ioseba Iturbide Lesakako presoa aske utzi dute, Auzitegi Nazionalean otsailaren 22an deklarazioa eman ondotik. Otsail hasieran epaitu zuten Parisen Iturbide eta bortz urteko zigorra eman zioten. Lesakarrak Frantziako espetxetan denbora gehiago egina zuenez, Espainiara eraman zuten herenegun.

 

Otsailaren 22an Auzitegi Nazionalak hartu zion deklarazioa, Castellón autokarabana baten leherketan parte hartu zuelakoan. Fiskaltzak kartzela zigorra eskatzen bazuen ere,  aske utzi zuten. Aipatzekoa da Iturbideren kontrako proba bakarra, galdeketan torturatu zutela salatu zuen Mattin Sarasolaren deklarazioa zela, Otsailaren 13an, Estrasburgok espainiar estatua kondenatu zuen, Sarasola eta Porturi egindako galdeketetan “tratu gizagabea eta umiliagarria” emateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun