Miren Narbaizak kontzertua eskainiko du Beran, hilaren 24an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 22a, 09:52
Hainbat taldetan ibili ondotik, bakarlari gisa abiatu berri duen ibilbidean MICE diskoa plazaratu du

Kataku ostatuan izanen da hitzordua, 23:00etan eta Mice, bakarrik garaturiko proiektua, izanen da entzungai

Otsailaren 24an, larunbatean, Miren Narbaizak kontzertua eskainiko du Berako Kataku ostatuan. 23:00etan izanen da hitzordua eta bakarlari gisa garatu duen Mice proiektua aurkeztuko du. Rock klasikoa nagusi duen diskoa izanagatik, folk doinuak bazter guztietatik ageri dira, eta psikodelia eta esperimentaziorako lekua ere badela erakusten du Nabarizak.

 

 

Azken hamabi urteetan Ander Mujika gitarristarekin osatu duen Napoka Iria taldea desegin ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio Miren Narbaizak. Hainbat taldetan ibilia da baina orain, bakarkako proiektua sortu du musikari eibartarrak. Era berean, izen bereko lehen diskoa ere argitaratu berri du.

Berako Atala estudioan grabatu du MICE diskoa, hirukote formatuan. Joseba Baleztena (gitarrak, teklatuak, baxua, perkusioak…) eta Ilargi Agirre (bateria, perkusioa) izan ditu lagun. Joseba Baleztena bera arduratu da ekoizpen artistikoaz.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun