Igandea izaten da egun handia Lesakako inauterietan, baina larunbatean ere hasten dira lehen mozorroak ikusten.
Otsailaren 11n, igandean goiz-arratsaldez Goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira. 17:00ak aldera Zakozar ttikiak abiatuko dira karrikaz karrika ibilaldia egitera Lesaka trikitixa taldea lagun dutela eta ondoren Zakozar haundiak aterako dira mairuekin batera, Musika Bandaren laguntzarekin. 18:00etan dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.
Otsailaren 12an, astelehenean goiz-arratsaldez Fraindarrak eta Goitarrak baserriz-baserriibiliko dira. Eguerdian karrozak ibiliko dira plaza inguruan eta arratsaldean dantzaldia izanen da plazan.
Honenbertzez bukatuko dira inauteriak lesakar gehienentzat, baina asteartean oraindik Fraindarrak goiz-arratsaldez baserriz baserri ibiliko dira.