Otsailak 1, ortzeguna
09:00etan Mozorro Zuriek Primi ostatuan gosalduko dute. Ondotik eskolako neska-mutikoei bisita eginen diete bizkarrekoak paratzeko. Segidan bi taldetan banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin. Egun osoan baserriz-baserri ibiliko dira eskean. Arratsaldean eskolan inauterietako besta. Arratsean Mozorro Zuriek Primi ostatuan afalduko dute.
Otsailak 2, ortziralea
Goizean, Mozorro Zuriek Primi ostatuan gosalduko dute eta ondotik, musikarien laguntzarekin, herrian barna ibiliko dira etxez etxe. Eguerdian Mozorro Zuriek Burlada jatetxean bazkalduko dute. Egun osoan eskolako neska-mutikoak baserriz baserri eta herrian etxez etxe puxka-puxka ibiliko dira. Arratsean bertso afaria izanen da Aterpean Jon Maia eta Alaia Martinekin. Aldi berean, Emakumeen afaria Burlada jatetxean. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Gorapean Beñat eta Fernandorekin.
Otsailak 3, larunbata
Eguerdian Mozorro Zuriek Pabloenean bazkalduko dute. 17:00etan haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira eginen da herriko trikitilariekin. Ondotik, txokolatea eskainiko dute Mozorro Zuriek eta Guraso Elkarteak. Musika ere izanen da. Ilunabarrean, Urrezko Aizkorako saioa jokatuko da frontoian. Gizasemeak binaka ariko dira: Donato Larretxea eta Mikel Larrañaga, Iker Vicente eta Ruben Saralegiren kontra. Emakumezkoetan, banaka Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo ariko dira nor baino nor gehiago. Harri-jasotzen Aimar Galarraga oriotarra ariko da. Arratsean Mozorro Zuriek Ekaitza Elkartean afalduko dute. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Gorapean Obaneuke taldearekin.