Manttale Mendi Lasterketa taldeak eta Agerra Mendi Taldeak prestatutako egitaraua larunbat goizeko 10:30etik 12:30era hasiko da Toki Ona kiroldegian, haurrentzako eta gazteentzako zuzenduta dagoen eskalada tailer batekin.
14:15ean Rikardo Baroja Eskolako aterpetan, Santa Barbarako mendi irteeran eta binakako kronoeskaladan parte hartzeko izen emateak irekiko dira. Bai kronoeskalada baita txangoa ere kiroldegiko ataritik abiatuko dira, Santa Barbarako gainetik pasa eta abiapuntura iritsiko dira 5 kilometro eta erdiko ibilbidea burutuz.
Ibilaldia 15:00etan hasiko da eta kronoigoera 15:30ean. 15:00etan 12 urte artekoentzat lasterketa ere eginen da.
Kronoigoera, partaide guztientzat irekita dago, baina 16 urte baino gutxiago daukatenek heldu batekin egin beharko dute ibilbidea nahitaez. 18:30ean Rikardo Baroja eskolan berendua izanen da. Eta honen ondoren sarien zozketa eginen da partaide guztien artean.
Pitxi Egillor, Pirinioak eta Himalaya artean
19:30ean Kultur Etxean, Pitxi Egillor mendizalearen ‘Pirinioak eta Himalaya artean’ proiekzioa eskainiko dute. Iruñean 1948an jaiotako mendizaleak Munduko mendietan izandako bizipenak laburbiltzen ditu emanaldi honetan. Pirinioetan egin zituen lehen gailurrak aurkeztuko ditu eta ondotik, Anderak, Himalaya edo Karakorumera egindako espedizioak ere gogora ekarriko ditu zuzeneko aurkezpen honetan.