Sagar basatiez solasaldia izanen da Arantzan ilbeltzaren 12an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko urt. 9a, 07:18
Gure inguruko sagar basatien inguruko solasaldia eskainiko dute ortziralean Ekaitzan.

Zubialde Patxakak mintegiko Juan Gamio Grazenea labaindarrak emanen du hitzaldia Ekaitza elkartean ortziralean 19:30ean 

Ilbeltzaren 12an, gure inguruko sagar basatiari buruzko hitzaldia antolatu du Ekaitza Elkarteak. Bertan sortutako sagar landareak, gure barietate zaharrak berreskuratuz, aditu bat izanen da hizlari. Zubialde Patxakak sagarrondo mintegiko Juan Gamio Grazenea labaindarra izanen da solasaldia emanen duena. Hitzordua, ortzirale honetan da, 19:30ean Ekaitza Elkartean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun