Aimar Olaizola goizuetarra eta Imaz, Ezkurdia eta Zabaletaren kontra ariko dira eta lehen partidan, Ander Errandonea eta Iñigo Martinez beratarrak aurrez aurre izanen dira
EPELen ezkuz binakako pilota txapelketa nagusiko lehen partida 75 urte bete berri dituen Berako Eztegara pilotalekuan jokatuko dute Aimar Olaizola goizuetarrak eta Imazek, Ezkurdia eta Zabalaletaren kontra azaroaren 24an. Azaroaren 22an, asteazken arratsaldean egin zuten pilota aukeraketa. Txapelketako partidaren ondotik, profesionaletan ari diren bi beratarrak aurrez aurre ikusteko aukera izanen da: Iñigo Martinezek Retegi Bi izanen du lagun aitzineko koadroetan eta Ander Errandoneak Tolosa izanen du atzelari. Jaialdia ortziralean 21:00etan hasiko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.