Errigoraren kutxak Bortzirietako herri guztietan eskatzen ahal dira

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 31a, 11:03
Errigorako kutxak.

Azaroaren 14a baino lehen egin beharko da eskaera.

Arantzan Pabloenea ostatuan eta Herriko Etxean egin daiteke eskaera. Beran Errekalde ostatuan, Botxo ostatuan, Labiaga ikastolan eta Amaleun arraindegian. Igantzin Herriko Etxean. Lesakan Mendegia harategian, Arrano ostatuan, Tantirumairu ikastolan eta Izarra okindegian. Etxalarren, berriz, Elutsa ostatuan, Herriko Ostatuan eta Herriko okindegian.

Gogoratu, aurtengo Errigoraren kanpainak herrilana duela lelo nagusia eta aitzinekoetan bezala, kanpaina Nafarroa hegoaldeko euskararen normalizazioari laguntzeko izanen da. Informazio gehiago: www.errigora.eus.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun