Errenterian bizi den Chakib Lachgar marokoarra nagusitu da Lizuniagako 37. Igoeran

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 23a, 15:18

Lizuniagako Igoeraren 37. edizioko podium nagusia.

71 korrikalarik parte hartu zuten proba nagusian eta Lezoko Lurdes Oiartzabalek laugarren aldiz irabazi zuen emakumezkoen artean 

Lizuniagako Igoeraren 37. edizioa burutu zen urriaren 21ean, larunbat arratsaldean Beran. Proba nagusian 71 korrikalari atera ziren eta Chakib Lachgar eta Ludes Oiartzabal suertatu ziren garaile. Aitzinetik, 80 neska-mutiko ibili ziren Berako karriketan lasterka.

 

Proba nagusian, hasieratik, aurten lehenbiziko aldiz parte hartzen zuen Errenterian bizi den Chakib Lachgar marokoarra jarri zen laisterketa buru. Chakib Lachgarrek 1500metrotan Gipuzkoako errekorra du.

Bere herrialdekide den Abdelfettah Loujoari-k 2008an ezarritako 16 minutu eta segundo errekorra gainditzea zuen helburu. 3. kilometroa 9 minutu eta 6 segundotan pasa zuen baina laisterketako azken tartea gogorra egin zitzaion eta 16 minutu eta 26 segundoko denborarekin errekorretik 25 segundutara gelditu zen (hala ere, Lizuniagako igoerako istoriako laugarren denborarik onena lortu zuen).

Chakib-en gibeletik, azken urteetako irabazle izandako bi laisterkari zituen taldetxo bat osatu zen. Bi horiek lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak: Alberto Barberena baztandarrak (17’58”) eta Victor Madejon irundarra (18’10”). 

Emakumeetan, Lurdes Oiartzabal izan zen, laugarren urtez segidan, probako irabazle (22’13”). Monika Telletxeak lortu zuen bigarren postua 20 segundutara helmugaratuz (22’32”), eta Ane Elzaurdia eta Saioa Garbisu beratarrek elkarbanatu zuten 3. postua (26’04”).

Aipatzekoa da partaide erdiak beratarrak zirela. Pena da, emakume partaideen kopurua jautsi egin zela aurreko urteekin konparatuz (ea datorren urtean berriz ere igotzen den!). Eta azkenik Bautita Telletxea aipatu behar da: aurten ere laisterketa ongi burutzea lortu du, 37 edizioak bukatu dituen bakarra izanik.

 

Podiumak

Junior emakumeak: Marion Arriaran – 26:22 (Hendaia)

Junior gizonak: Mikel Irigoien – 32:48 (Bera)

1go beratarra: Iñigo Lasaga - 18:50

1go beratarra: Saioa Garbisu eta Ane Elzaurdia – 26:04

Beteranoa gizonezkoa (45 urte): Victor Madejón – 18:10

Beteranoa emakumezkoa (45 urte): Irene Matxiarena – 26:38

 

Emakumeak orokorra:

1goa Lurdes Oiartzabal – 22:13 (Lezo)

2. Monika Telletxea – 22:32 (Irun)

3. Ane Elzaurdia ta Saioa Garbisu – 26:04 (Bera)

 

Gizonak orokorra:

1goa Chakib Lachgar – 16:26 (Errenteria)

2. Alberto Barberena – 17:58 (Lekaroz)

3. Victor Madejón – 18:10 (Irun)

 

Ttikienak ere

Aitzinetik, Berako karriketan haurren krosa izan zen. Bertan 80 neska-mutikobaino gehiagok hartu zuten parte. Hauetxek dira helmuga pasa zuten lehenbizikoak:

 

2012, 2013 eta 2014an jaiotakoak:

Mutilak:

1goa: Xabat Perez Tapia

2. Xuban Huitzi

3. Aimar Almandoz

 

Neskak:

1goa: Alazne Errandonea Garbalena

2. Ane Lazkanotegi

3. Sara Lazkanotegi

 

2011 eta 2010ean jaiotakoak

Mutilak:

1goa: Xabier Perez Tapia

2. Jon Arostegi Irazoki

3. Jon Lazkanotegi

 

Neskak:

1goa: Mara Aracues Arribillaga

2. Olatz Irazoki

3. Irati Huitzi

 

2009 eta 2008an jaiotakoak

Mutilak:

1goa: Mattin Perez Tapia

2. Bruno Moncalvillo Garcia

3. Loizate Goñi Elortza

 

Neskak:

1goa: Eluska Pombar Larralde

2. Saioa Gartzia Garraus

3. Enea Erkizia

 

2007 ta 2006an jaiotakoak:

Mutilak:

1goa: Amaiur Goñi Elortza

2. Jon Errandonea Garbalena

3. Aritz Gartzia Garraus

Neskak:

1goa: Ane Etxegarai Fagoaga

2. Onintze Iparragirre

3. Ekiñe Salgado Solo

 

 

 

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun