Ortzegunetik igandera bestak ospatuko dituzte Agerran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 24a, 12:00
Igande eguerdian apar besta eginen dute Agerran.

Dagoeneko dena prest dute Berako Agerra auzoan bestei hasiera emateko. Gaur ortzeguna, arratsaldeko 17:00etan futbito txapelketa jokatuko dute, eta 20:30ean afari autogestionatua eginen dute. Ortziraletik igandera bitarte ekitaldi saila izanen dituzte.

Egunez egun, hau izanen da egitaraua:

ABUZTUAK 24, ORTZEGUNA

17:00etan futbito txapelketa.

20:30ean afari autogestionatua karpan.

 

ABUZTUAK 25, ORTZIRALEA

17:00etan tortilla lehiaketa.

18:00etan gaztetxoen frontenis txapelketako finala.

18:30ean Agerra kantari.

20:00etan altxaferoa eta haur eta helduen danborrada.

21:30ean auzoko afaria.

Ondotik Txamukos mariatxi taldearen emanaldia. 

Gauez Tirry&Tery DJa.

 

ABUZTUAK 26, LARUNBATA

09:30ean saskibaloia: Berako XIII. 3x3 txapelketa

10:00etan plater tiroketa, Ehiza eta Arrantza Elkartea antolatuta.

12:00etan gaztetxoen esku-pilota partidak.

12:30ean erraldoi eta buruhaundiak, Irats taldeko trikitilarien laguntzarekin. 

Ondotik frontenis txapelketako finala.

15:00etan haurrentzako jokoak. 

18:00etan kros herrikoia: XXXVI. Luis Mª Apeztegia gogoan. Manttale Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta.

20:30ean Gure Txokoa dantza taldearen emanaldia.

Ondotik zezensuskoa. 

Bokata jatea karpan.

22:30ean Oharkabe taldearekin dantzaldia. 

 

ABUZTUAK 27, IGANDEA

12:00etan Meza.

Ondotik erraldoiak eta buruhaundiak txistulariekin. Eta apar besta.  

14:30ean herri bazkaria.

18:00etan Tor magoaren ikuskizuna.

Ondotik txokolate jana.

Ilunabarrean  Oharkabe taldearekin dantzaldia.

Atsedenaldian bingoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun