Arantza Rock jaialdiaren 22. edizioa abuztuaren 19an ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 17a, 08:58

Estu&Larri taldeak ere joko du larunbateko jaialdian

Larunbat arratseko kontzertuez gain, egun osoko ekitaldiak eta rifak antolatu dituzte

Estu&Larri, Liher, Bad Sound System, Trikizio eta DJ Jotatxo ariko dira abuztuaren 19an Arantzan, larunbat arratseko 10:30etik aitzinera. Baina musikaz gain, Gazte Asanbladak egun osoko besta antolatu du: bazkaria, ginkana, poteoa eta guzti.

 

Larunbatean 13:00etan aperitifa izanen da. 14:00etan bazkaria. Bazkalondotik ginkana. Ilunabarrean poteoa Elektrotxarangarekin eta 22:30ean kontzertuak.

 

Arantza Rock-eko rifak

Aitzineko urteetan bezala, aurten ere Aran­tza Rock-eko rifak atera ditu Gazte Asanbladak, euro batean. Lau sari izanen dira: Primi, Pabloenea, Burlada eta Aterpean otorduak. Lehenbiziko bi sarituek hiruna otordu eskuratuko dituzte eta hirugarren eta laugarren sarituek bina otordu.

Zozketa Arantza Rock egunean eginen du­te plazan eta saridunek hilabete bateko epea izanen dute ager­tzeko. Zenbaki sarituak Aran­tza Rock-en Twitter eta Facebook-en, erran.eus webgunean, Ttipi-Ttapa aldizkarian eta Xorroxin irratian jakinaraziko dituzte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun