Bestabusa martxan izanen da Arantza Rock jaialdian ere

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 17a, 10:37

Larunbatean eskainiko du zerbitzua eta 5 euro gostako da joan etorria 

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ekimenez, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Bestabusa zerbitzua izanen da Arantza Rock jaialdian ere, abuztuaren 19an, larunbat honetan.

Arantzara joateko, Beratik eta Lesakatik abiatuko dira autobusak 21:00etan, 22:30ean eta 23:45ean. Beratik abiatzen dena Etxalartik pasako da 21:15ean, 22:45ean eta 0:00etan eta Arantzara ailegatuko da 21:45ean, 23:15ean era 00:30ean. Lesakatik abiatzen dena, berriz, Igantzitik pasako da 21:15ean, 22:45ean eta 00:00etan eta Arantzara ailegatuko da 21:30ean, 23:00etan eta 00:15ean.

Itzulerakoak, Etxalar eta Berara joateko 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean hartuko dira Arantzako aparkalekuan eta Igantzira eta Lesakara joateko 03:45ean, 05:15ean eta 06:45ean.

Bestabusa parranda egiten duenak trafiko arriskuak izateko aukera gutxiagotzeko zerbitzua da, hala ere aukera hau aprobetxatu nahi dute Gizarte zerbitzutik, kontsumoaren inguruko hausnarketa eginarazteko bai alkohola, tabakoa edo bertze sustantzien inguruan: “Ongi pasa pasatu gabe! Bakoitzak bere erabakia har dezala eta bertzeena errespetatu!!”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun