III. Lasterketa Herrikoiarekin abiatuko dira Etxalarko bestak

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 11a, 14:14
Ez da girorik faltako aurten ere besta hondarreko Asau egunean.

Ortziraleko Asau Egunean, Elektropatxaranga arituko da 

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Etxalarko bestak. Astelehenean 20:00etan botako dute altxaferoa, baina aitzinetik haur eta helduendako lasterketa herrikoiaren hirugarren edizioa eginen dute eta agerraldi ixila ere izanen da. Ondotik, egunero eta gauero ekitaldi bereziak izanen dituzte, ortziraleko Asau egunarekin bukatzeko.

 

ABUZTUAK 14, astelehena

17:00 III. Lasterketa herrikoirako izen-ematea. 17:30 Haurren lasterketa eta helduen izen-ematea. 18:00 Helduen lasterketa. Ondotik bertako produktuekin berendua. 19:45 Agerraldi ixila Euskal Presoak Euskal Herrirat. 20:00 Altxaferoa, txistulariak, trikitilariak, Elu­txa txaranga, buruhandiak eta kankailuak. Txanpaina, goxoki eta globoak banatuko dira. 21:30 Herri afaria txarangak alaituta.  00:30-04:00 Dantzaldia Zesuma taldearekin.

 

ABUZTUAK 15, asteartea

10:30 Argi-soinuak gaiteroekin, buruhaundi eta kankailuekin. 11:30 Meza nagusia. 12:30 Herriko dantzarien saioa txistulari eta musikariekin. Ondotik, Eskola Zaharreko estalpean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 18:00 Herri Kirolak. Nafarroako Herriz Herri Txapelketako III. jardunaldia. Proba konbinatuak: Berriozar, Artzanegi, Basaburua eta Menditarrak. 19:30-21:00 Saltoka, Euskal Musika eta dantza tradizionala. 00:00-03:00 Dantzaldia Ezten giro taldearekin.

 

ABUZTUAK 16, asteazkena

10:30 Argi-soinuak herriko trikitilarien eskutik, buru­haundi eta kankailuekin. 11:00-13:00 eta 15:00-18:00 Haurrendako Joku Parkea, txu-txu trena, puzgarri eta joku tradizionalak. 13:30 Asauttiki Landagain Guraso Elkarteak antolatua. 16:30-18:30 Eskalada haur eta helduentzat. 18:30 Dantza emanaldia Rebeca Aranzadiren eskutik. 20:00 Chuchin Ibañez eta mariatxiak. 00:00-03:30 DJ Txingudi.

 

ABUZTUAK 17, Ortzeguna

10:30 Argi-soinuak herriko txistulari, buruhaundi eta kankailuekin. 11:30 Herriko umeen XXXI. pilota txapelketako finalak. 12:00 Aitor Danboriena Memoriala VI Pilota Txapelketako finala. 13:00 Pilotako sari-banaketa. 17:00 XXV. Mus txapelketa. Izen-ematea 16:30etik aitzinera.18:00 Herriko trikitilarien saioa. Ondotik trikitilarientzat berendua. 19:30 Museko sari banaketa. 19:00-20:00 Bertsolariak: Julen Zelaieta eta Miren Amuriza. 20:00-22:00 eta 00:00-03:00 Oharkaberekin dantzaldia.

 

ABUZTUAK 18, Ortzirala

10:30 Argi-soinuak Elutxa txarangaren eskutik, buruhaundi eta kankailuekin. 12:00  Dantzak lerroan.14:00 Jubilatuen bazkaria. 14:00 Asaua ermitako zelaian, Elutxa ­txarangak girotuta. 20:00-22:00 Elektropatxaranga. 00:00-03:00 Dantzaldia Gozo gozo taldearekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun