Arantzako bestak abuztuaren 14tik 19ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 11a, 11:38
Txupinazoaren ondotik, herriko dantzari ttikiek beraien saioa eskainiko dute.

Arantza Rock jaialdiarekin batera bertze zenbait ekintza antolatu dituzte 

Abuztuaren 14an, astelehen eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Arantzako bestak. Bortz eguneko bestak izanen dira, ortziraleko atsedenaldiarekin. Bukaerarako, abuztuaren 19rako, Arantza Rock jaialdia utzi dute. Rock doinuez gain, bertze hainbat ekintza izanen dira larunbat osoan.

 

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

12:00 Altxaferoa Herriko Etxetik. Ondotik, kalejira elektrotxaranga eta herriko musikariekin. Segidan herriko dantzari gaztetxoen saioa. 14:30 Herri bazkaria. 17:00 Haurrentzat jokoak, Irrisarri Landen eskutik. 18:00 Entzierro ttikia. 20:00 Txamukos mariatxi taldearen emanaldia. 00:00 Dantzaldia Beñat eta Fernandorekin.

 

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

10:00 Diana herriko musikariekin. 11:00 Meza Nagusia. Ondotik herriko dantzariek Arantzako Dantza dantzatuko dute. 18:00 Wiia gazteentzat Ekaitza Elkartean.19:00 Kalejira buruhaundi eta erraldoiekin.19:00 Pilota partidak: Lehen partida: Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz, Nagore Arozena eta Maider Mendizabalen kontra. Bigarren partida: Mikel Olazabal eta Ion Gorriti, Ion Alberdi eta Ion Olaizolaren kontra. 20:00-21:30 Dantzaldia Bide Batez taldearekin. 21:30 Zezensuzkoa. 00:00 Dantzaldia Bide Batez taldearekin.

 

ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA

10:00 Diana herriko musikariekin. 11:00 Haurren herri lasterketa.(Izen-ematea: ordu erdi lehenago. 12:00 Kantu poteoa eta luntxa plazan. 16:00-19:00 Puzgarriak frontoian. 17:00-18:00 Gaztetxoen musika eta dantza saioa. 18:00 Bertso saioa plazan: Herriko bertsolari gaztetxoak eta ondotik, Amaia Agirre, Miren Amuriza, Beñat Lizaso eta Sustrai Colinarekin. Gai-jartzailea: Patxi Larretxea. 20:00-21:30 Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 22:00 Auzoetako afariak. 00:00 Dan­tzaldia Trikidantz ­taldearekin.

 

ABUZTUAK 17, ORTZEGUNA

10:00 Diana herriko musikariekin. 10:30 Herriko pilota txapelketako finalak, Ekaitza Elkarteak antolatuta. 18:00 Ginkana haurren­tzako.18:00 Herri kirolak: Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa eta Inaxio Perurenaren harri-jasotze erakustaldia. 20:00-21:30 Dantzaldia Fan&GO taldearekin. 21:00 Elkartasun afaria Ekai­tzan. 00:00 Dantzaldia Fan&GO taldearekin.

 

ABUZTUAK 19, LARUNBATA

13:00 Aperitifa. 14:00 Bazkaria. Bazkalondotik ginkana. Ilunbarrean poteoa ­Elektrotxarangarekin. 22:30 Arantza Rock Kontzertuak: Estu&Larri, Liher, Bad Sound Sistem, ­Trikizio eta DJ Jotatxo.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun