«Harro sentitu izan naiz aranztarrok gure dantza eta janzkera dugulako»

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 11a, 11:42

Gabi Goia Arantzako emakumeak gustuko ditu herriko bestak.

Gabi GOIA IPARRAGIRRE, Arantzako emakumea

«Arantzan jaio eta bertan bizi naizen 57 urteko emakumea» da Gabi. «Gauza aunitzekin» gozatzen duena: «hor barrena ibiltzen, mendian, edozein toki berri ezagutzen, loreekin, baratzean...». Orain, bertze afizio bat ere berreskuratu omen du: «nire leitzeko afizioa eta liburujale bihurtu naiz». Zaletasun aunitz ditu, ez baitzen geldirik egoteko jaio. Orain 37 urte dituen Ekaitza Elkartearen sorreran ere ibili zen: «garai hartan, Arantzan ideiak garbi zituzten gazte batzuk zeuden eta eurei segika talde indartsu eta langilea elkartu eta hainbat proiektu, ekitaldi eta kultur ekintza gauzatu genituen». 

 

Baina aitortu digunez, «denborak eta adinak ematen didan ikuspegiarekin, ez dut dena polita ikusten. Gazteak ginelako edo, herria, gizartea, dena aldatu nahian, borroka egin beharra sentitzen genuen eta horrek bere ondorioak utzi zituen».

 

Dantza luzea berreskuratuz

Garai mugitu hartako bertze ondorioetako bat Arantzako Dantza Luzea berreskuratzea izan zen. Tartean zen Gabi ere: «orain 40 urte inguru izanen zen. Orduan herriko txistulari eta atabalariak ziren Jazinto eta Cruz Mari Bergara aritu ziren herriko nerabe talde bati erakusten. Soinuarekin Martin Ibarrola, Evaristo Mitxelena eta Alfonso Larraldek laguntzen ziguten. Neska-mutil­ haien artean ni eta nire lagu­nak geun­­den. Gero, guk gure ondorengoei erakutsi diegu». Bere fruituak eman ditu lan hark, eta gaur egun, bes­tetako egun haundian, herri­tar saila biltzen da Dantza Luzea dan­tza­tze­ra. Gabik berak ere urte aunitzez «gustura» dantzatu izan du eta ez du baztertua­ berriz dan­tza­tzeko aukera: «polita iruditzen zait haur, gazte eta zahar, denak elkarre­kin­ Dantza Luzean aritzea». Gehia­go ere kon­tatu digu: «gaz­te­tan harro­ sentitzen nintzen aranzta­rrak gure dantza eta janzke­ra­ propioa ge­nue­la­ko, eta bertze herrieta­tik gure dan­tza­ ikastera etortzen zirelako». Bertzalde, «aha­lik­ eta hobekiena dantzatu eta ohitura­ zahar hau mantentzeko ardura­ ere» sentitu­ omen du, baita momen­tu bere­ziak ere: «orain urte ba­tzuk, nire hi­ru seme-alabekin dan­tzatu nuen­ Amabir­jin­ egunean eta hun­ki­garria izandu­ zen». 

Gainera, hori du bestetako egunik maiteena: «ilunabarrean plaza inguruan sortzen den giroa gustuko dut. Herritarrak­ eta herri­tik joandako bertako seme-alabak­ egun honetan herrira itzultzen dira familiarekin eta be­launaldi ezberdinak elkar­tuz giro aparta plantatzen da». Haurra ze­netik bestak alda­tu direla iruditu arren, lehen eta orain, gustuko ditu eta ez du hutsik egi­nen­ aurten ere. Akaso armairuan­ ongi gordea izanen duen jantzi zuri-gorria­ atera­ eta plazan ager­­tu­ko da Dantza Luzea dantzatzera. Aurten ez bada, hurren­goren batean, bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun