Berriozar nagusitu da herriz herri txapelketako bigarren jardunaldian Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 31a, 10:08

Baztango Basaburuko taldea arpanan, igande arratsaldean Beran.

Hirugarren jardunaldia abuztuaren 15ean jokatuko dute Etxalarren 

Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen Beran uztailaren 30ean. Elizondoko lehenbiziko jardunaldian bezala, Berriozar nagusitu zen bi proba konbinatuetan.

 

Aurtengo Herriz Herri Txapelketan Basaburua, Berriozar eta Menditarrak taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen ari dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga-erute eta ingude altxatzea).

Lehen proba konbinatuan bi segundo eskasengatik nagusitu zitzaion Berriozar Menditarrak taldeari. Aipatzekoa da aurten Berak ez duela talderik plazaratu, baina Berriozarrekin aritu ziren Fernando Etxegarai koxkor biltzen eta Iñigo Lasaga lasterka.

 

BIGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK

Lehen proba konbinatua

1.- Berriozar, 17:42.36                   

2.- Menditarrak, 17:44.02       

3.- Basaburua, 18:53.35                   

 

Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

1.- Berriozar, 3 puntu          

2.- Basaburua, 2 puntu

3.- Menditarrak, puntu 1 

 

Hurrengo jardunaldiak 

Hirugarren jardunaldia Etxalarko Herriko Plazan jokatuko da abuztuaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan.

Laugarren jardunaldia Burlatan jokatuko da abuztuaren 19an, arratsaldeko 20:00etan.

 

Txapelketaren inguruko informazioa guztia (jokatzeko sistema, lanak....) Federazioaren Web orrian ikus dezakezue: www.herrikirolaknafarroa.org

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun