Lapurditik etorritako hirukotea, Severine Duhalde, Damien San Martin eta Mikael Duhart korrikalariek osatutakoa izan zen bigarren zazpi segundora (50.56) eta Maddi Sotil beteluarrak, Ibai Berregi iturendarrak eta Ibai Ordax doneztebarrak osaturikoa hirugarren (52.02).
Auzoko besten komiteak eta Manttale taldeak antolatutako lasterketa honek, hiruko taldeetan, erreleboka auzoko 3 ibilbide desberdin gauzatzea dauka helburu bezala. Lehenengo erreleboa, gehien bat emakumezkoena izan zen, 2 kilometrotakoa (75 metroko desnibela), eta bertan, gerora bigarren izan zen taldeko Severine Duhalde izan zen bizkorrena (13:49) eta Ane Eltzaurdia bigarren (14:00).
Bigarren erreleboan, 3 kilometrotako ibilbidean (150 metroko desnibela) lidertza Ibai Berregi iturendarrak hartu zuen (30:55), hurbiletik Lapurdiko hirukoteko Damien San Martin zuela (30:59). Asier Apezetxea hirugarren pasa zen, baina lasterketa burutik minutu luzera (32:06).
Baina abantaila hori ezerezean utzi zuen Unai Santamariak probaren azken erreleboan. 4 kilometro luze eta 155 metroko desnibela gainditu behar zuten eta Manttaleko hernaniarrak 18 minutu eta 43 segundoan egin zuen azken txanda, Doneztebeko Ibai Ordax lehenik eta Mikael Duhart lapurtarra, ondotik, pasatuta.
Helduen lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak egon ziren urtero bezala, parte hartze kopuru haundiarekin. Sari banaketa eta gero, afaria egon zen, parte hartzaile, ikusle, eta auzoko bizilagunentzat, giro ezin hobean.
VIII. ALKAIAGA TRAIL. SAILKAPENAK
Totala Partziala
1. IRENE ALMANDOZ 15:38 15:38
ASIER APEZETXEA 32:06 16:28
UNAI SANTAMARIA 50:49 18:43
TOTALA:50:49
2. SEVERINE DUHALDE 13:49 13:49
DAMIEN SAN MARTIN 30:59 17:10
MIKAEL DUHART 50:56 19:57
TOTALA: 50:56
3. MADDI SOTIL 14:34 14:34
IBAI BERREGI 30:55 16:21
IBAI ORDAX 52:02 21:07
TOTALA: 52:02
4. AINHOA ETXEGARAI 15:35 15:35
ADRIAN GARATE 32:59 17:24
BEÑAT LOS ARCOS 53:32 20:33
TOTALA: 53:32
5. IZIAR PATERNAIN 17:41 17:41
JONE ZELAIETA 32:15 14:34
ANA LARRETXEA 54:43 22:28
TOTALA:54:43
6. ANA RODRIGUEZ 17:38 17:38
ION ZABALA 34:49 17:11
DANI IPARRAGIRRE 55:00 20:11
TOTALA: 55:00
7. JONE OLAETXEA 17:14 17:14
ADUR IANTZI 34:44 17:30
OSKAR PICTON 55:20 20:36
TOTALA: 55:20
8. ANE ELZAURDIA 14:00 14:00
ANDER RODRIGUEZ 34:58 20:58
GWENDAL LARQUE 56:16 21:18
TOTALA: 56:16
9. LOREA ZUBIETA 15:36 15:36
MARKEL ETXEBESTE 33:44 18:08
PATXI PIKABEA 56:54 23:10
TOTALA: 56:54
10. BATISTA TELLETXEA 17:28 17:28
AIMAR ZUBIETA 33:12 15:44
IÑAKI PIKABEA 56:54 23:42
TOTALA:56:54
11. BEÑAT IRAZOKI 16:56 16:56
LANDAKO 36:02 19:06
JUAN LUIS IRAZOKI 56:55 20:53
TOTALA:56:55
12. TERESA IGOA 17:06 17:06
JUAN RAMON PIKABEA 34:19 17:13
MIKEL VIÑAO 57:03 22:44
TOTALA: 57:03
13. XOLE GARMENDIA 17:31 17:31
ANDONI LASAGA 34:55 17:24
ASIER IRAZOKI 58:59 24:04
TOTALA:58:59
14. AMAIA VICUÑA 17:25 17:25
JON DE LA CRUZ 35:35 18:10
ANGELTXO ARANIBAR 58:50 23:15
TOTALA:58:50
15. VERONICA CUEVAS 18:53 18:53
IÑAKI LARRA 37:19 18:26
ANDONI GARBISU 01:01:41 24:22
TOTALA: 01:01:41
16. ANNE ARBELAITZ 16:32 16:32
JULEN GARCIA 39:34 23:02
IURGI LOS ARCOS 1:02:31 22:57
TOTALA: 01:02:31
17. MARIA JOSE HERNANDEZ 16:18 16:18
MONTSE GARMENDIA 38:25 22:07
PELLO EZPELETA 1:04:44 26:19
TOTALA: 01:04:44