Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Korrikalari batek lehenengo itzuli laburra eginen du, 2 kilometrokoa eta 75 metroko desnibela daukana; bigarrenak luzexeago bat eginen du, 3 kilometrokoa eta 150 metrotako desnibela daukana eta azkenak, 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbide bat. Irteera eta helmuga Alkaiagako zonalde altuan egonen da eta errelebista bakoitzak artaburu bat eramanen du lekuko gisa.
Antolatzaileek aholkatzen dute, taldeak aldez aurretik eginak izatea eta partaideen izen abizenak mailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbidera. Talderik izan ezean, antolatzaileek, egunean bertan izena ematen duten parte hartzaileentzat taldeak antolatuko dituzte, beti ere kontuan izanda hiruko talde bakoitzean emakumezko bat izan behar duela.
Helduentzako lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak eginen dira 17:30ean.
Errelebokako lasterketaren izen emateak 5 euro balioko ditu eta egunean bertan ordaindu daiteke edota lehenagotik Berako Pikabea harategian. Lehenengo hiru taldeentzako gainera sariak egonen dira. Izen ematean ordaintzen diren 5 euroak eskubidea ematen dute gero ospatuko den afarira joateko eta bertara, ikusle, bizilagun, eta nahi duen edonor ere etor daiteke. Hauentzat guztientzat ere 5 eurotan izanen da afariko sarrera.