Uztailaren 14tik abuztuaren 6ra ikusgai daude bere tailerrean
Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren azken lanak ikusgai daude uztailaren 14tik abuztuaren 6ra bitarte Beran, artistak Bidasoa karrikaren 4.ean duen tailerrean. Uztailaren 14an, ortziralean egin zen margo erakusketaren irekiera ekitaldia eta hainbat artista eta ezagun bildu ziren. Astelehenetik igandera 17:30etik 20:30era zabalduko ditu tailerreko ateak. Erakusketa gehien bat tintaz egindago lanez osatua dago, baina olioz egindako zenbait lan ere ageri dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.