Mariatxien musika eta dantza emanaldia uztailaren 19an eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 14a, 08:58

Elegancia Mexicana mariatxi taldeak eskainiko du emanaldia Beran.

Asteazken arratseko 9etan hasita Herriko Etxeko Plazan, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana eta Dantzaka Jose Mari Orbegozo dantza eskola ariko dira

Eguraldiarengatik bertan behera gelditu zen Beran uztailaren 1eko mariatxi eta dantza emanaldia uztailaren 19an egiteko asmoa dute. Asteazkenean 21:00etan hasita Herriko Etxeko plazan Mariachi Imperial Elegancia Mexicana eta Dantzaki Jose Mari Orbegozo dantza eskola ariko dira. Ea oraingoan eguraldiak laguntzen duen!

 

Euskal Telebistak eta Berako Udalak antolatu dute saioa, gero ‘Mexikotik kantari’ izeneko saioan eskaintzeko.

Mariachi Imperial “Elegancia Mexicana” taldea Guanajuatotik dator (Mexiko), Tomas Pitayoren zuzendaritzapean. Hau Rocio Durcalekin urtetan lan egin izandakoa da eta taldearen zuzendaria eta arduraduna izan da azken 16 urtetan.

Hamabi kidek osatzen dute mariacia, horien artean bederatzi musikari zazpi ahots ezberdinekin kantu mota bakoitzerako: bihuela, gitarroia, gitarra, bi tronpeta eta lau biolin; bi emakumezko ahots eta dantza bikotea. Ikuskizunean Mexikoko estatu guztietako folklore tradizionalen temak taularatuko dituzte: Tamauripas, Colima, Nuevo León eta nazioarte mailan ezagunena, Jalisco.

Dantza arloari dagokionez, Dantzaki eskola Jose Mari Orbegozok eta bere dantza bikoteak, Amaia Gonzalez, daramate. Europako txapeldunak izan dira zazpi aldiz eta Mundukoak hiru modalitatetan; dantzan eskarmentu haundia dute. Akademiak dituzte Zumarragan, Azpeitan eta Beasainen.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun