Fermintxo Rock kontzertuarekin abiatuko dira Lesakako txozna-guneko Sanferminak

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 4a, 08:34

Kalera taldeak joko du Fermintxo Rock jaialdian.

Ekainaren 6an, 21:30ean Zakill, Nekez, Kalera eta Sarkor taldeek joko dute

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Sanferminetako txozna-gunean ere egitarau zabala osatu dute. Uztailaren 6an, ortzegun arratseko 9:30ean hasita, Fermintxo Rock jaialdia izanen da, Zakill nekez, Kalera eta Sarkor taldeekin. Aitzinetik, ortzegun goizean gosaria eta txoznen irekiera eta txupinazoaren ondotik, ‘Euskal Presoak San Ferminetara’ kalejira eginen da. Ondotik, ere musika eta hainbat ekitaldi izanen dira.

 

UZTAILAK 6, ORTZEGUNA

10:00 Gosaria eta txoznen irekiera. 13:00 Euskal Presoak San Ferminetara kalejira. 21:30 Txozna-gunean Fermintxo Rock: Zakill, Nekez, Kalera, Sarkor.

 

UZTAILAK 7, ORTZiRALEA

20:30 Tokan2 La Polla eta Tirri&Tery taldeak txozna-gunean.

 

UZTAILAK 8, LARUNBATA

Egun osoan Peñen besta. 23:00 Reimy txozna-gunean.

 

UZTAILAK 9, IGANDEA

18:00 Txozna-gunean haurrendako kamixeta tailerra (kamiseta zuria etxetik eraman). Mural kolektiboa. 20:00 Bi zaldi taldearen kontzertua.

 

UZTAILAK 10, ASTELEHENA

00:00 Gaixoa ni? Gaixoa zu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun