Bertan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arraultzeak eta bertze produktuak erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak.
Larunbatean 10:00etatik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan
Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da uztailaren 1ean, larunbatean 10:00etatik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan. Merkatu hau hilabetero antolatzen hasia da Berako udala, hilabeteko bigarren larunbatean. Baina uztailean, Sanferminekin batera suertatzen denez, astebete aitzindu dute.
Bertan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arraultzeak eta bertze produktuak erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.