Gidariek 4 kilometro eta erdiko ibilbidea osatu behar izan zuten, Larrutxiko eta Ibardingo depuradora artean. Larunbat goizean, lehenbiziko egiaztapen administratibo eta teknikoak egin behar izan zituzten Xuga ostatuko eta Toki Ona kiroldegiko atarian. Arratsaldean, lehenbiziko entrenamendu txandaren ondotik egin ziren denborak markatzeko balio zuten bi txandak. Orokorrean, normala denez, bigarren txandan egin zituzten denborarik onenak eta horrela gelditu zen sailkapena:
Sailkapen orokorra
1. Arkaitz Ordoki (Iguanto Motorsport) BRC B49, 3:03:361
2. Joseba Beola (Ilargi Sport) Lancer Evo X, 3:08:256
3. Beñat Población (Ilargi Sport) VNW, 3:11:376
4. Iker Palacios (Sakana Motorsport) BRC 05 Evo, 3:15:538
5. Bruno Scherer (Lagun Artea) 911 GT3, 3:15:690
6. Iñaki Alegria (Pitilla Motorsport) Fors Scort RS, 3:15:971
7. Michel Iribarren (Lagun Artea) Speed Car GT1000, 3:19:336
8. Joseph Duperou (Lagun Artea) BMW 3:22:538
9. Philippe Bouchard (Escudería Urbasa) NAC M20F, 3:22:689
10. Iñaki Lapuente (Escudería Agurain) Clio Sport, 3:22:867
Inguruko gidariei dagokienez, Ilargi Sport eskuderiako Joseba Beola beratara kigarren izan zen sailkapen orokorrean. Ilargi Sport taldeko Jose Mari Mikelperizena beratarra hamabigarren izan zen sailkapen orokorrean Clio Sport autoarekin (3:23:438) eta A2 klasean lehenbizikoa. Joseba Pikabea eta Jokin Huizi beratarrentzat lehen proba zen. Pikabeak Peugeot 206 bat gidatu zuen eta entrenamendu txanda 24. Postuan bukatu zuen (3:45:47), baina ezin izan zuen konpetizioko lehen txanda bukatu errepidetik atera zelako. Huizik BMW E36 autoa gidatu zuen eta 28. izan zen sailkapen orokorrean (3:41:934).