Altzateko bestak egitarau dotorearekin datoz aurten ere asteburu honetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko eka. 7a, 07:52

Igande eguerdian euskal dantzak izanen dituzte Altzateko plazan.

Balerdi Balerdi eta Foisis Jaunak musika taldeak, rallya, futbola eta bertze hainbat ekitaldi ekainaren 9tik 11ra

Berako Altzateko bestak ospatuko dituzte ekainaren 9tik 11rako asteburuan, beti bezala egitarau zabalarekin.

 

Ortziralea, ekainak 9

• 20:00etan txupinazoa Uraldea karrikan eta ondoren karrikabuelta erraldoi, buruhandi eta txistulariekin.

• 22:00etan suzko zezena.

• 22:30ean kontzertua Katakuko terrazan Balerdi Balerdi taldearekin.

 

Larunbata, ekainak 10

• 10:00etan plater tiraketa.

• 11:00 Gure Txokoa eta Beti Gazteko beteranoen arteko futbol partida Matzadan, Eman Bortzekoak antolatua.

• 11:30ean karrikabuelta.

• 12:00ean II. Ibardingo Igoera Rallya Ilargi Sport eskuderiak antolatua. Errepidearen itxiera. 14:00etan lasterketa hasiera. Nafarroako eta Errioxako Mendi txapelketetarako puntuagarria da 4,5 kilometroko proba.

• 14:30ean auzo bazkaria Uraldea karrikan. Haurrak 6 euro; helduak 16 euro.

• 18:00etan poteoa batukadarekin.

• 19:00etan Rallyko sari banaketa Xugako atarian.

• 22:00etan Foisis Jaunak taldearen (Itoiz-en bertsioak) kontzertua Katakuko atarian.

 

Igandea, ekainak 11

• 11:00etan haur jolasak Azoka plazan.

• 12:30ean euskal dantzak Altzateko plazan.

• 18:00etan funky dan­tza ikuskizuna.

• 20:00etan bonba japoniarrak. Ondoren, zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun