Maiatzaren 22an egin zuen liburuaren aurkezpen ofiziala Iruñeko Auzolan liburudendan, baina Bidasoaldea hizpide izanik, gure inguruan ere aurkeztuko du idazlana. Ekainaren 8an, ortzegunean 19:00etan eginen du aurkezpena Beralandetan, gaztelaniaz.
Bidasoaldean 1936an izandako heriotz ilunak ikertu eta paperera ekarri ditu historialariak
Fernando Mikelarena historialari beratarrak liburu berria idatzi du, Pamiela argitaletxearen eskutik: Muertes oscuras: Contrabandistas, redes de evasión y asesinatos políticos en el País del Bidasoa. 1936. Izenburuan ageri den bezala, Espainiako Gerraren testuinguruan Bidasoaldean izandako heriotz ilunak ikertu eta paperera akarri ditu, «garai hartako epaiketetan erran ziren gezurren gainetik lan eginez».
Maiatzaren 22an egin zuen liburuaren aurkezpen ofiziala Iruñeko Auzolan liburudendan, baina Bidasoaldea hizpide izanik, gure inguruan ere aurkeztuko du idazlana. Ekainaren 8an, ortzegunean 19:00etan eginen du aurkezpena Beralandetan, gaztelaniaz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.