Bortziriak, Malerreka, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi eta Leitzaldean bizi diren gasnagileek ardi latxaren esne gordinarekin egindako gasna aurkez dezakete, gutienez 60 egun duena. Bakoitzak gasna bakarra aurkeztuko du eta honen truke 15 euro emanen zaizkio. Lehenengo saria 120 eurokoa izanen da, bigarrena 90 eurokoa, hirugarrena 75eurokoa, etxalarko gasna hoberenak 50 euro irabaziko ditu eta bigarrenak 30 euro.
Ardi Zakur lehiaketa lehen aldiz
Ekainaren 3an, larunbatean, 16:30etik aitzinera Errota pareko zelaian Etxalarko I. ardi zakur lehiaketa eginen dute eta 19:00etan herriko dantzarien saioa izanen da frontoian.
Iganderako berriz egitarau zabala dago aurreikusita. Goizeko 10:30etatik 14:00etara artisauen erakusketa eta salmenta. 10:00etatik 11:30etara gasna lehiaketako gasnen harrera izanen da. 12:30ean herriko trikitilariek saioa eskainiko dute urtero bezala eta segidan XXV. Eskualdeko Ardi Gasna lehiaketako sariak banatuko dituzte. Egunari akabera emateko kantu bazkaria izanen da Bankako kantariek girotuta.
Eskola zaharretan egun osoz Etxalarko eskulan ikastaroko lanak egonen dira ikusgai eta goizean Iriondoan baserriko lan tresna zaharrak ikusteko aukera izanen da.