Karrantzako Pozalagua eta Berako abesbatzek emanaldia eskaini dute maiatzaren 27an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 29a, 11:38

Berako eta Karrantzako abesbatzek elkarrekin abestu zituzten bi kanta.

Saioaren ondotik, Fatima Gonzalez Berako abesbatzako zuzendariak oroigarria eman zion Luis Martinez Bizkaiko abesbatzako zuzendariari 

Duela hilabete bat Berako Abesbatzak Bizkaiko Karrantzara egindako bixita bueltatuz, Karrantzako Pozalagua abesbatzak eta Berako abesbatzak emanaldia eskaini zuten larunbat arratsaldean Berako Kultu Etxean. Berako Abesbatzak, Berako Udalaren eta Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako emanaldia izan zen.

 

Berako Abesbatzak Mendirik Mendi (S. Salaberri), Juramento (Miguel Matamoros), Iaute, Iaute (Josu Elberdin), When in sixty four (Lennon-Mc Cartney), Hallelujak (Leonard Cohen, hitzak Arkaitz Cano) eta Viento del Norte (Tanea: Nando y Sergio Agüeros) abestu zuen; Pozalagua abesbatzak Swingin Rondo (Tilman Susato), Ay Santa Maria (XV. Mendeko anonimoa), Tu dorado cabello (Francisco Guerrero, Cancionero de Medinacelli), Nerea izango zen (Konponketa, Javier Busto), Xalbadorren heriotza (Xabier Lete), Goizeko izarra (euskal kantu herrikoia), Alma, corazón y vida (Julen Ezkurra), En mi viejo San Juan (Noel Estrada) eta Extiende la red (Alfonso Ruiz Martinez) abestu zuten. Emanaldia bukatzeko, bi abesbatzek elkarrekin Goizian argi hastian (Etceatun-Laborda) eta Agur Jaunak (J. Olaizola) kantatu zuten.

Berako abesbatzako zuzendaria den Fatima Gonzalezek oroigarria eman zion Jose Luis Martinez Pozalagua abesbatzako zuzendariari.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun