Berako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleak ere taulara igo dira Mugaz Gain jaialdian

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 19a, 12:21

Aste honetan Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda da Mugaz Gain Antzerki Jardunaldietan.

Ortzirale arratsaldeko 6etako ate irekien emanaldiekin bukatuko dira aurtengo jardunaldiak

Mugaz Gain antzerki jardunaldiak joan den astean abiatu ziren Berako Kultur Etxean, Antzerki eta Eskola Elkarteak antolatu eta Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak lagunduta. Aste honetan, Berako Lehen Hezkuntzako ikasle ttikien txanda da.

 

Maiatzaren 18an, ortzegunean, Ricardo Baroja eskolako LH6ko ikasleek ‘Gerra’ eskaini zuten eta Labiaga ikastolako LH5eko ikasleek ‘Hemen gaude: handiñimiñoak’.

Maiatzaren 19an, ortziralean, ‘Harrera’ antzezlana eskaini dute Jesusen Bihotzako 4 eta 5. Mailako ikasleek eta ‘Non daude arrainak?’ taularatu dute Ricardo Barojako LH2ko ikasleek.

Goizeko emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzenduak dira baina arratsaldez, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18:00etan hasita. Hemen 2 euro kobratuko dute. ‘Hemen gaude: handinimiñoak’ eta ‘Harrera ‘ eskainiko dituzte Labiaga eta Jesusen Bihotzako ikasleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun