Isidoro Fagoagari buruzko erakusketa ikusteko hondar egunak Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko maiatzaren 19a

Ikasleek Isidoro Fagoagari buruz Maddi Irazokik emandako azalpenak aditu dituzte Kultur Etxean.

Hainbat jendek ikusi du tenorearen bizitza azaltzen duen materiala Kultur Etxean, tartean herriko ikastetxeetako ikasleak

Isidoro Fagoagaren ibilbidea biltzen duen erakusketa zabalik da Berako Kultur Etxean apirilaren 21etik. Denbora horretan hainbat bisitari izan ditu, tartean, herriko ikastetxe ezberdinetatik joandako ikasleak ere. Maddi Irazokik emandako azalpenak erne aditu dituzte. Ikusteko azken egunak asteburu honetan izanen dira, igandera bitarte (ortziraletik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era). 

 

Isidoro Fagoagak hil aitzinetik kutxetan sartutako bere materialaren hainbat ale paratu dira erakusgai, gehien-gehienak lehenbiziko aldiz: argazkiak, kontzertuetako kartelak, gutun pertsonalak (Oteizarekin, Barandiaranekin, Martin Ugalderekin…), postalak, operetan erabilitako jantziak eta osagarriak, liburuak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun