Zortzi laguneko taldetxoak tropeletik ihes egitea lortu zuen 57. Kilometroan, Behobiatik bueltan eta horien artean sprintean erabaki zen garailea. Otaolaren gibeletik, El Caserío taldeko Alfonso Gastónek eta Combustibles Galdeano taldeko Miguel Mugikak osatu zuten podiuma. Tropela 36 segundora sartu zen. Denera, 61 txirrindularietatik 49k lortu zuten proba burutzea.
Tarteko helmugen sailkapenean Pindal taldeko Alejandro Fernandez nagusitu zen eta taldeka Lintxu Fundazioa gailendu zen. Lehenbiziko edizioetan egiten zen bezala, argazki zaharra horren lekuko, bi bildots eraman zituzten saritzat taldekideek. Ohiturekin segituz, Joseba Otaola irabazleak lore-xorta eman zion Rosa Errandoneari, Felix zenaren alabari.
Gure Txokoa elkarteak, proba antolatzea posible egin zuten boluntarioen lana eskertu nahi du lerro hauen bitartez, beraiek gabe ez baitzen posible izanen horrelakorik egitea.
SAILKAPENAK
1. Joseba Otaola (Fundación Lintxu)
2. Alfonso Gastón (El Caserío)
3. Miguel Múgica (Galdeano)
4. Ailetz Lasa (Albeniz)
5. Alejandro Férnandez (Pindal)
6. Iñigo Zabalza (Beola Motor)
7. Ibon Ruiz (Armentia),
8. Fermín Irigoyen (Lizarte)
9. Daniel Tena (Lintxu)
10. Iñigo Gonzalez (Lintxu).
Tarteko helmugak
1. Alejandro Fernandez (Pindal) 8 puntu
2. Alfonso Gastón (El Caserío) 5 puntu
3. Jesús Angel Casado (Lintxu) 2 puntu.
Taldeka
1. Fundación Lintxu
2. Combustibles Galdeano
3. Quesos Albeniz
4. El Caserío Valsay
5. Corbatas Pindal