Laparrak adierazi duenez, «apopilo sartzen diren pertsonen ahalmen ekonomikoaren araberako errentak dituzten etxebizitzak merkaturatzerakoan, gizarte integrazioa eta kohesioa bultzatzen da». Hitzarmenak dioenez, etxebizitza hutsa jartzen dutenei errenta zuzen eta tenorez kobratzeko bermea eskaintzen die, baita etxebizitza egoera onean itzultzea eta etxebizitzarako arrisku anitzeko asegurua kontratatzea ere.
Modu berean, Nafarroako Gobernuak, Gizarte Eskubide Departamentuaren bidez, apopilo sartzen diren familiei dirulaguntza ematen die, beraien diru-sarreren arabera.
Berako Udalak, bere aldetik, inguruko ezagutza eta herritarrekiko hurbiltasuna eskaintzen du, programa honen baldintzen inguruko informazioa eskaintzeko. Herrian hutsik dauden etxebizitzak identifikatuko ditu, herrian zer behar dauden zenbatu eta etxebizitza babestua behar dutenei laguntza eman, bertzeak bertze.
Alokairu Poltsarekin bat egin zuen lehen udalerria Baztangoa izan zen, 2016ko abenduan. Iondotik etorri ziren Tutera eta Barañain, 2017ko urtarrilean, Zangoza 2017ko otsailean, Antsoian 2017ko martxoan eta Berriozar eta Burlata, 2017ko apirilean.