Ehun urte bete ditu Beran Carolina Maiak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 3a, 10:17

Carolina Maiak familiarekin ospatu zuen larunbatean mendeurrena.

Sortzez Lesakako Pillotegikoa, Berako Bastida baserrian bizi da 1949an Urbano Errandonearekin ezkondu zenetik

Ehun urte bete ditu Carolina Maia Bergarak apirilaren 1ean Beran. Sortzez Lesakako Pillotegikoa, Berako Garaitarreta eta Dornaku auzoetako mugan dagoen Bastidako Urbano Errandonearekin ezkondu zen 1949an.

 

Bortz seme-alaba izan ditu Carolinak, zazpi biloba eta bi birbiloba eman dizkiotenak eta denek elkarrekin ospatu zuten eguna. Aipatzekoa da Carolinaren ahizpa, Cristina, 103 urterekin hil zela Lesakan. Premosa baserrian bizi den Felisa ahizpa ere oraindik bizi da, 91 urterekin.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun