Berako itxialdian parte hartutako zenbait laguni isuna ezarri dietela salatu du Kalera Kalerak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 16a, 12:05

Euskal presoen egoera salatzen segituko dutela adierazi dute eta elkartasuna ez dela delitua 

Berako Kalera Kalerako kideek abenduan burutu zuten itxialdian eta herriko plazako argazki erraldoian parte hartu zuten herritar batzuei bertan egon izanagatik, guardia zibilak ezarritako isuna salatu nahi izan dute talde honetako kideek. 

«Argi dugu elkartasuna ez dela ez atzo, ez gaur eta ez bihar delitua izango eta horrelako erasoen bitartez indar zapaltzaileek ez dutela beldurra ematea bertzerikan bilatzen», diote idatzian. «Hagitz urrun daude helburu hori lortzeaz, garbi baitugu euskal preso politikoen egoera guztiz onartezina dela eta hauek kalean ikusi arte holako eta bertzelako dinamikak antolatzen segituko dugu», aipatu du Kalera Kalerak.

Idatzi hau probestu nahi dute salatutakoei elkartasuna eta babesa helarazteko ere. «Elkartasuna ez da delitua!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun