Jon Olaizola pilotari lesakarrak Euskal Liga irabazi du

Jon Olaizola, Mungin txapela jaso ondotik.

Martxoaren 12an Mungian jokatutako senior mailako buruz buruko finalean 22-14 irabazi zion Madariagari 

Martxoaren 12an jokatu zen Mungian Euskal Liga pilota txapelketako finala, senior kategoriako buruz buruko finalean. Bortziriak taldeko Jon Olaizola lesakarrak 22-14 irabazi zion Mungiako Danak Bat elkarteko Madariagari.

 

Aipatzekoa da Jon Olaizola sasoiko dagoela eta txapelketa honetako partida guztiak irabazi dituela. Martxoaren 4ko final aurrekoan Txukun Lakuako Miguel Perez-i irabazi zion eta finalean, erraz hartu zuen mendean Madariaga.

 

Errandonea eta Martinezek txapelketako partidak galdu Beran

Bertze aldetik, Ander Errandoneak eta Iñigo Martinezek profesionaletan debuta egin zutenetik lehen aldiz ikusi ahal izan zituzten Berako Eztegara pilotalekuan, ortziralean. Ez zuten suerterik izan eta biak galdu egin zuten, Eztegara pilotalekua moldatu ondotik hartu duen profesionaletako lehen jaialdian.

Promozio txapelketako final aurreko ligaxkako partidan, Laso eta Iturriagak 22-15irabazi zieten Ander Errandonea eta Martijari. Bertze partidan, Mendizabal III eta Iñigo Martinezek 21-22 galdu zuten Ugalde eta Merinoren kontra.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun