Asteburuan bertze zenbait ekitaldi izan dira Beran. Ortziralean, martxoaren 19ra bitarte ikusgai izanen den Colectivo Cerdas erakusketa zabaldu zuten Katakun eta larunbatean, Estitxu Fernandezek hitzaldi-tailer interesgarria eskaini zuen Beralandetan, Emakumeon gorputza: minik gabeko erditze konszientea izenburupean.
Datozen ekitaldiak
Martxoaren 7an, astearte arratsaldeko 4:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Cuidarse para cuidar hitzaldia eskainiko du Alzheimer eritasuna dutenen senideak biltzen dituen AFAN elkarteak.
Martxoaren 8an, asteazkenean 12:30ean elkarretaratzea eginen dute Toki Ona institutuan eta 13:00etan filma eskainiko dute Kultur Etxean. 20:00etan kalejira eginen dute Mukixu zubitik Altzateko plazara. Kalejira giroteko danborrak edo soinua ateratzeko bertze tresnak eramatea eskatu dute.
Martxoaren 10ean, ortziralean 18;30ean, Gutik Zura dokumentala eskainiko dute Etxalarko Kultur Etxean.
Martxoaren 12an, igandean 18:00etan Sufragistas filma eskainiko dute Berako Beralandetan.
Martxoaren 19an, igandean 18:00etan, Beraren konkista antzezlana eskainiko dute Berako Kultur Etxean.