Manttale eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen eskutik inoiz baino haur eta gurasok parte hartu dute landaketan
Manttalek eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak, udalaren laguntzaz antolatutako Berako Zuhaitzaren Eguna otsailaren 18an ospatu dute, eguraldia lagun zutela. Hainbat eta hainbat haur eta guraso, inoiz baino gehiago joan ziren mendira, Idoia ingurura zuhaitzak landatzera, bakoitza bere aitzurra eta lanabesekin. Koxkorrenek oinez egin zuten ibilbidea. Haurrek, gainera, norbere izena jarri ahal izan zion landatutako zugaitzari. Zuhaitzak landatu eta gero gosaria eginen dute Ehiza eta Arrantza Elkartean.
2017 ots 20 Bortziriak Bera
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.