Urtarrilaren 28an, larunbatean 17:00etan Beralandetan King Kong Teoria (Virginie Despentes, 2007) liburuari buruzko solasaldia eta hausnarketa eginen dute Beralandetan.
Larunbatean, 19:30ean, leku berean Karta Astrala (Maite Bidarte eta Koldo Garcia) dokumental laburraren emanaldia, Maite Bidarte lesakarrarekin. Okurrentzia batetik abiatuta grabatu zuten Karta astrala: nire egun eta toki berean jaiotako pertsonak, nire bizitza eskarmentu beretsua izan ote du?
Urtarrilaren 29an, igandean 19.00etan Ikuilu ostatuan Autobiographikal poesia antzeztua emanaldia izanen da.
Ane Zubeldia eta Eider Adeltxek sortutako poesia-antzerkitua, antzerki-poesiatua da Autobiographikal. Topatutako hainbat poema oihukatu, xuxurlatu edo esajeratuki errezitatzeko beharretik edo nahitik sortu zen behin batean Gasteizen, eta Euskal Herriko hainbat txokotara zabaltzen ari dira orain June Jordan, Ingeborg Bachmmann, Eunice de Sousa, Sapho eta bertze hainbaten hitzak.