200 euroko hiru erosketa bono banatu ditu Berako Larun Haizpe elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko urtarrilaren 10a

Asun Matxiarena, Maria Luisa Martinez eta Lourdes Galarregi, Larun Haizpeko Helena Santestebanen eskutik 200 euroko bonoak jasotzen.

Berako Larun Haizpe merkatari eta zerbitzu elkarteak 200 euroko hiru erosketa bonoren zozketa egin du. Abenduaren 28an egin zen zozketa Xuga ostatuan eta hauek izan dira saridunak: Asun Matxiarenari egokitu zitzaion bonoa, Ana Maria Pizziok emandako boletoarekin; Maria Luisa Martinez-i, Amaleunek emandako boletoarekin eta Lourdes Galarregiri, Artutok emandako boletoa.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun