‘Gure beharra, zure beharra’ goiburupean egin zen kontzertura sartzeko borondatea utzi zuten hainbat eta hainbat bortziritarrek. Musika ez ezik, Guztiok elkarteak eta Txamukos taldeak elkarlanean egindako bideoa ere proiektatu zuten frontoian. Ikusentzunekoan, Guztiok elkartearen esperientzia eta proiektuak azaltzen dira, elkartasuna eta laguntza eskatzearekin batera.