Profesionaletan debut polita egin dute Errandonea eta Martinez beratarrek

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 3a, 09:34

Iñigo Martinez eta Ander Errandonea, debutatu eta gero.

Ander Errandonea eta Iñigo Martinez pilotari beratarrentzat egun ahaztezina izan da 2017ko urtarrilaren 2a. Beraientzat eta Tolosako Beotibar pilotalekura lau autobus eta hainbat auto betez hurbildu ziren 400 beratar baino gehiagorentzat. Bi pilotariek debuta egin zuten profesionaletan (XXI. mendean debutatzen duten lehen beratarrak) eta, elkarren kontra izaki, biak irabaztea ezinezkoa bazen ere, partida bikaina eskaini zuten. Azkenean, Ander Errandoneak eta Tolosak 22-19 irabazi zieten Retegi Bi eta Iñigo Martinez-i. Bihotza erdibitua zuten zaleek gozatu ederra hartu zuten, partida polita eskaini baitzuten lau pilotariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun