50 urte bete ditu Jose Mari Telletxeak Olentzerori kantari Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 28a

Jose Mari Telletxea eta Olentzeroko kalejirako bertze lagun batzuk Beran.

Ezusteko omenaldia jaso zuen Gure Txokoaren kalejiran

Beran ere Olentzerori Ongietorri polita eskaini zitzaion. Arratsaldean, ikastetxeetako ikasleek bizkar gainean eraman zituzten Olentzeroak. Herriko Etxeko Plazara hurbildu ziren Olentzero eta Mari Domingi eta neska-mutikoen eskutitzak jaso eta muxuak banatu zituen. Arratsean, Gure Txokoak antolatuta kalejiran ibili ziren. Hain zuen, Olentzeroko kalejiran kantari mende erdia bete duela eta omenaldia eskaini zioten ezustean Jose Mari Telletxeari. Patxi Castillok bertsoa kantatu zion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun