Musika eskolako ttikienek, 4 eta 7 urte artekoek, Eguberrietako kanta abestuz hasi ziren; biolin taldeak, organoan Nahikari Loiarte eta Mari Jose Bergara lagun zituztela, Pachelbel-en Canon jo zuten; helduen taldeak Gabon kantak; txistu taldeak Federico Cortoren Baltza eta aldaketak; haurren abesbatzak Coulais-en Caresse sur l’ocean, Hondarribiko soka taldeak Tchaikovskyren Temas del Cascanueces; haurren abesbatzak Coulais-en Vois sur ton chemin; talde instrumentalak Waignein-en Air for winds; gitarra taldeak You are beautiful; trikitixa taldeak Ilargi bete, perkusio taldeak Michael Jansen-en Pequeña obertura eta Parches en contra eta emanaldia borobiltzeko denek batera, Bi Gabon kantu eta Jaungoiko Jaunak Gabon.