Larunbat arratsaldeko 4tan, Elutxa Txaranga Tantirumairu ikastolatik aterako da, buruhandiekin batera, kalejiran dendaraino hurbilduz. 16:30ean dendan (Bittiria, 26), bertso eskolakoek saioa eskainiko dute eta Amaia Lasheras lehendakariaren solas batzuk eginen ditu. 17:00etan luntxa izanen da eta ondoren, haurrendako tailerrak.
Dendaren irekieraz gain, azaroaren 27an eskualderako eginen den Nafarroa Oinezen aurkezpena ere prestatzen ari dira. Egun horretan, bi saio eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean eta bertze ekitaldien artean, arropa eta material kolekzioa aurkezteko desfilea ere izanen da.